Logotipo KANTAURI

Jolasak

Galderak eta erantzunak

Ikasitakoa birpasa ezazu “galderak eta erantzunak” jolasarekin. Ea zenbat asmatzen dituzun!

Jolastu

Nork elikatzen du nor?

Joko honen helburua kate eta sare trofikoen kontzeptuak barneratzen laguntzea da. Organismoak maila trofiko ezberdinetan sailka ditzakegula ulertuko dugu, organismo ekoizleak (autotrofoak) beti oinarrian daudelarik. Gure itsas inguruneko espezieetan oinarrituta, organismo kontsumitzaile edo heterotrofoen barneko mailakatzea ere ezagutuko dugu; horretarako, gure uretako organismo belarjale eta haragijaleak aurkeztuko ditugu.

Jolastu

Non bizi dira?

Joko honen helburua itsas organismoak giro edo ingurune ezberdinetan bizi direlaz ohartzea da. Orokorrean, organismo pelagikoak eta bentonikoak bereiz ditzakegu. Pelagikoak ur zutabean bizi dira, itsaso zabalean, itsas hondoarekin harremanik eduki gabe. Espezie migratzaileak izan ohi dira, eta askotan banako talde handiak osatzen dituzte. Organismo bentonikoak, berriz, hondoarekin zuzeneko kontaktuan bizi dira. Batzuk hondoan bertan bizi dira eta beste batzuk haren gainean igeritan, baina urrundu gabe. Organismo batzuk ez dute desplazamendu mugimendurik, hondoari itsasita bizi baitira.

Jolastu

Ekoiztetxeak

logo dibulitoon
logo kantauri

Babesa

logo euroregion